2007-11-19

DISOLBAGARRITASUNA. BIDEOA

Hona hemen, uraren disolbagarritasun propietatea azaltzen duen bideo bat. Esan beharrik ez, nik neuk egindakoa dela. Disfruta ezazue!!

URAREKIN ERLAZIONATURIKO BITAKORA/ WEB ORRIALDE INTERESGARRIAK

Jarraian urari buruzko hiru bitakora interesgarri jarri ditut. Egia esan bitakora bat da eta beste biak Web orrialdeak dira, baina aipamen berezia behar dutela uste dut.
Lehendabiziko bitakorak ur hezkuntza du gaia. Tamalez Haur Hezkuntzari zuzendua baino gehiago dago Lehen Hezkuntzari zuzendua, baina oso ekintza interesgarriak proposatzen ditu. Ekintzak nola bideratu eta baita hauek nola ebaluatu.

http://urhezkuntza.blogspot.com/


Aipatu nahi dudan hurrengo bitakora eskola Katalan baten Web orrialdea da. Berton oso ondo adierazten da urak Haur Hezkuntzan duen garrantzia. Urak haurrentzat mila jolas aukera ematen ditu. Web orrialde honetan urarekin jolasten ikasiko dugu, ez soilik klase barruan, baita klaseetatik kanpo. Haurrek urarekin jolasten ari diren einean uraren propietateak barneratzen joango dira.

http://www.xtec.es/~jfernanq/elements/aigua/aigua.htm


Aipamen berezia behar duen hurrengo orrialdea UNESCO-ren orrialdea da. 2003.urtean uraren Nazioarteko urtea izan zen. Hori dela eta UNESCO-ren Web orrialdean hainbat material aurki daiteke Haurrekin lantzeko. Zer esanik ez, material asko ingeleses agertzen dela, baina gazteleraz ere hainbat daude. Orrialde honetan, urarekin erlazionatutako esaerak, istorio ezberdinak aurkituko dituzue.

http://www.wateryear2003.org/es/ev.php-URL_ID=1456&URL_DO=DO_TOPIC&URL_SECTION=201.html

2007-11-12

EGUNKARIAN ATERATAKO BERRIA

Hona hemen El Correo-k joan den Urriak 29-an argitaratuko albistea. Berria oso esperantzagarria da. Euskaldunok kontsumitzen dugun Ur kopurua asko jeitsi dugu. Badirudi kontzientzia hartu dugula ur kontsumo sostengarri bat egiteko. Zorionak eta animo guztioi ahalegin horretan, segi dezagun horrela, ez gaitezen erlaxatu!!

2007-11-07

HAUR JOKOAK ON-LINE

Gaur egun txikitatik hasten gara ordenagailua maneiatzen. Horregaitik jarraian urarekin lotuta dauden joko batzuk jarri ditut.

Joko hauetan haurrek zein helduek joka dezakete, ausartzen al zara jolasten?

Zein objektu hondoratuko da uretan?
Ur joko desberdinak.

HAURREKIN EGITEKO ESPERIMENTUAK

Hona hemen haurrekin egin ditzakezuen esperimentu batzuk. Oso errezak dira egiteko, ez dute materia askoren beharrik eta uste dut modurik egokiena dela uraren ezaugarriez jabetzeko. Ikas dezagun esperimentatzen!

ESPERIMENTUAK:

UR BOLUMENA
DENTSITATEA
GAINAZAL TENTSIOA
OSMOSIA
PRESIOA

2007-11-02

URA GURE PLANETAN

Ura gure planetan lehen aipatu bezala hiru egoeratan aurki dezakegu.


Likido egoeran ibai, laku, itsasoan... aurki dezakegu.


Solido egoeran izotz moduan glaziarretan eta poloetan ager daiteke eta elur moduan mendi tontorretan.
Gas egoeran ur lurrun moduan lainoetan aurki dezakegu.


URAREN KUTSADURA




Uraren kutsadura zera da: uraren ezaugarri fisiko-kimikoak artifizialki aldatzea. Kutsadura hori arrazoi askorengatik izan daiteke, baina Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak batez ere hiru arrazoirengatik kutsatzen dira:


Lehenengoa: industriak. Mota askotako kutsatzaileak ekoizten dituzte, era mugatuan. Tratamendua garestia da, baina ezinbestekoa ere bai.
Bigarrena: hiriguneetako isurketak. Bertan kutsatzaile organikoak ekoizten dira eta kutsatzaile horiek araztegietan tratatzen dira. Kostu handiko tratamenduak dira, baina gaur egun ezinbestekoak dira ibaietako uren kalitatea behar bezala mantentzeko.
Hirugarrena: nekazaritza eta abeltzaintza ustiakuntzetako isurketak. Oso barreiatuta ekoizten dira. Isurketen eta lurrazpiko uren bidez iristen dira ibaietara. Oso zaila da aurkitzea eta tratatzea.




URAREN EGOERA ALDAKETAK

Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Urak ez dauka ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere.


Ura gai elkartua da, oxigeno atomo batetik eta hidrogeno bitik osatua ( H2O ). Giro tenperaturan likidoa da. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den ezer. Lurrean nahiko ugaria den gai elkartua da, leku eta itxura desberdinetan ageri delarik: ozeano eta plaka polarretan nagusiki baina baita hodei, ibai, laku eta bestelakoetan. Urak lurrazalaren %75 estaltzen du. Ur honen %97,2 gazia da eta %2,8 geza, eta ur geza honen %1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.



Ondorengo eskeman ikus daiteke ura egoera batetik bestera pasatzeko gertatu behar diren prozesuak.

NOLA AURREZTU URA?

Hona hemen aholku errez batzuk etxean erabiltzen dugun ur kantitatea aurrezteko. Tamalez interneten bilatu dodan bideoa gazteleraz dago. Adi egon eta espero dut bertan ematen diren aholkuak jarraituko dituzuela. Ez dezagun ura alferrik erabili!

http://es.youtube.com/watch?v=gZNCh9vPcGI