2007-12-18

URA AURREZTEKO KANPAINA GORLIZEN.

Abenduak 2-an honelako berria agertu zen El Correo Digitalen:
Gorlizeko udaletxeak ura aurrezteko kanpaina bat jarri du abian. Udaletxeak herritarren ur kontsumoa jeitsi nahi du eta horretarako 'Agua: te ahorro hoy, te tendré mañana'kanpainaren bitartez, udaletxeak herritarrak gai honen inguruan sentsibiliza daitezen nahi du.

2007-12-06

HAUR HEZKUNTZAN LANTZEKO MATERIALA



Hona hemen Haur Hezkuntzan erabili daitekeen material mota bat. Material hau LURRA ETA BIOK deitzen da eta Eusko Jaurlaritzak CEIDA-ren laguntzaz argitaratua dago. CD-a ordaindu egin behar da, Internet bidez eros daiteke CEIDA-ren Web orrialdean, baina eskola askotan badaukate erosita.
Lurra eta Biok haurrak ingurugiroaz sentsibilizatzeko kanpaina baten ondorioz sortu zen. Oso joko polita da, bertan pantaila ezberdinak daude. Pantaila bakoitzak eguneroko bizitzako irudiak dira, lehendabiziko pantaila sukaldea da, bigarren pantaila okmuna, hirugarren pantaila ikasgela bat da...
Pantaila bakoitzean ingurugiroarentzat okerrak diren egoerak azaltzen dira, haurrek kaltzagorrien laguntza egoera hauek zuzendu beharko dituzte. Adibidez, haginak garbitzerakoan ur txorrota itxi.

EXPO ZARAGOZA 2008

Ba al zenekiten datorren urtean Zaragozan egingo den Expo 2008-k ura duela gai bezala?
Nazioarteko erakusketa honek URA dauka gai nagusitza, Ura eta Garapen Iraunkorra izan da aukeratutako gaia.
Gaia lau azpiataletan banatu da:
Ura baliabide berdingabea.
Ura ezinbestekoa bizitzekko.
Uraren paisaiak.
Ura, herrien arteko harremanetarako elementua.

Erakusketa 2008-ko Ekainak 14tik Irailak 14-ra izango da. Beraz uda honetarako badaukazue plana!!

2007-11-19

DISOLBAGARRITASUNA. BIDEOA

Hona hemen, uraren disolbagarritasun propietatea azaltzen duen bideo bat. Esan beharrik ez, nik neuk egindakoa dela. Disfruta ezazue!!

URAREKIN ERLAZIONATURIKO BITAKORA/ WEB ORRIALDE INTERESGARRIAK

Jarraian urari buruzko hiru bitakora interesgarri jarri ditut. Egia esan bitakora bat da eta beste biak Web orrialdeak dira, baina aipamen berezia behar dutela uste dut.
Lehendabiziko bitakorak ur hezkuntza du gaia. Tamalez Haur Hezkuntzari zuzendua baino gehiago dago Lehen Hezkuntzari zuzendua, baina oso ekintza interesgarriak proposatzen ditu. Ekintzak nola bideratu eta baita hauek nola ebaluatu.

http://urhezkuntza.blogspot.com/


Aipatu nahi dudan hurrengo bitakora eskola Katalan baten Web orrialdea da. Berton oso ondo adierazten da urak Haur Hezkuntzan duen garrantzia. Urak haurrentzat mila jolas aukera ematen ditu. Web orrialde honetan urarekin jolasten ikasiko dugu, ez soilik klase barruan, baita klaseetatik kanpo. Haurrek urarekin jolasten ari diren einean uraren propietateak barneratzen joango dira.

http://www.xtec.es/~jfernanq/elements/aigua/aigua.htm


Aipamen berezia behar duen hurrengo orrialdea UNESCO-ren orrialdea da. 2003.urtean uraren Nazioarteko urtea izan zen. Hori dela eta UNESCO-ren Web orrialdean hainbat material aurki daiteke Haurrekin lantzeko. Zer esanik ez, material asko ingeleses agertzen dela, baina gazteleraz ere hainbat daude. Orrialde honetan, urarekin erlazionatutako esaerak, istorio ezberdinak aurkituko dituzue.

http://www.wateryear2003.org/es/ev.php-URL_ID=1456&URL_DO=DO_TOPIC&URL_SECTION=201.html

2007-11-12

EGUNKARIAN ATERATAKO BERRIA

Hona hemen El Correo-k joan den Urriak 29-an argitaratuko albistea. Berria oso esperantzagarria da. Euskaldunok kontsumitzen dugun Ur kopurua asko jeitsi dugu. Badirudi kontzientzia hartu dugula ur kontsumo sostengarri bat egiteko. Zorionak eta animo guztioi ahalegin horretan, segi dezagun horrela, ez gaitezen erlaxatu!!

2007-11-07

HAUR JOKOAK ON-LINE

Gaur egun txikitatik hasten gara ordenagailua maneiatzen. Horregaitik jarraian urarekin lotuta dauden joko batzuk jarri ditut.

Joko hauetan haurrek zein helduek joka dezakete, ausartzen al zara jolasten?

Zein objektu hondoratuko da uretan?
Ur joko desberdinak.

HAURREKIN EGITEKO ESPERIMENTUAK

Hona hemen haurrekin egin ditzakezuen esperimentu batzuk. Oso errezak dira egiteko, ez dute materia askoren beharrik eta uste dut modurik egokiena dela uraren ezaugarriez jabetzeko. Ikas dezagun esperimentatzen!

ESPERIMENTUAK:

UR BOLUMENA
DENTSITATEA
GAINAZAL TENTSIOA
OSMOSIA
PRESIOA

2007-11-02

URA GURE PLANETAN

Ura gure planetan lehen aipatu bezala hiru egoeratan aurki dezakegu.


Likido egoeran ibai, laku, itsasoan... aurki dezakegu.


Solido egoeran izotz moduan glaziarretan eta poloetan ager daiteke eta elur moduan mendi tontorretan.
Gas egoeran ur lurrun moduan lainoetan aurki dezakegu.


URAREN KUTSADURA




Uraren kutsadura zera da: uraren ezaugarri fisiko-kimikoak artifizialki aldatzea. Kutsadura hori arrazoi askorengatik izan daiteke, baina Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak batez ere hiru arrazoirengatik kutsatzen dira:


Lehenengoa: industriak. Mota askotako kutsatzaileak ekoizten dituzte, era mugatuan. Tratamendua garestia da, baina ezinbestekoa ere bai.
Bigarrena: hiriguneetako isurketak. Bertan kutsatzaile organikoak ekoizten dira eta kutsatzaile horiek araztegietan tratatzen dira. Kostu handiko tratamenduak dira, baina gaur egun ezinbestekoak dira ibaietako uren kalitatea behar bezala mantentzeko.
Hirugarrena: nekazaritza eta abeltzaintza ustiakuntzetako isurketak. Oso barreiatuta ekoizten dira. Isurketen eta lurrazpiko uren bidez iristen dira ibaietara. Oso zaila da aurkitzea eta tratatzea.




URAREN EGOERA ALDAKETAK

Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Urak ez dauka ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere.


Ura gai elkartua da, oxigeno atomo batetik eta hidrogeno bitik osatua ( H2O ). Giro tenperaturan likidoa da. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den ezer. Lurrean nahiko ugaria den gai elkartua da, leku eta itxura desberdinetan ageri delarik: ozeano eta plaka polarretan nagusiki baina baita hodei, ibai, laku eta bestelakoetan. Urak lurrazalaren %75 estaltzen du. Ur honen %97,2 gazia da eta %2,8 geza, eta ur geza honen %1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.



Ondorengo eskeman ikus daiteke ura egoera batetik bestera pasatzeko gertatu behar diren prozesuak.

NOLA AURREZTU URA?

Hona hemen aholku errez batzuk etxean erabiltzen dugun ur kantitatea aurrezteko. Tamalez interneten bilatu dodan bideoa gazteleraz dago. Adi egon eta espero dut bertan ematen diren aholkuak jarraituko dituzuela. Ez dezagun ura alferrik erabili!

http://es.youtube.com/watch?v=gZNCh9vPcGI

2007-10-30

URAREN ZIKLOA



Urak naturan likido-, solido- edo gas-egoeran egiten duen zirkulazio-bide itxia, hau da, lurrintzea (lurretik, itsasotik, aintziretatik edo ibaietatik), transpirazioz lurrintzea (izaki bizidunetatik), kondentsatzea (hodeiak eratuz), prezipitatzea (euri, elur, txingor, etab. gisa), itsasoan, lur gainean (ibai, aintzira, elurtegi eta glaziarretan) edo lurpean metatu edo ibiltzea.Uraren zikloa atmosferako ur lurrina kondentsatu eta prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra, etab.) sortzean hasten da. Ur horretatik, lehenengo zatia landareek, eraikuntzek eta abarrek hartzen dute, uraren zikloa atmosferako ur lurrina kondentsatu eta prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra, etab.) sortzean hasten da. Beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke; hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela, lurpeko korronteetara edo metaketetara eta horiek atmosferara itzultzen dute, lurrin bihurtuta; beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke; hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela, lurpeko korronteetara edo metaketetara igarotzen da, eta bertatik, zatirik handiena azalerara itzuliko da iturburuen bidez); azken zatiak azaleran zirkulatuko du, ubideetan zehar. Urak ozeanoetan isuri ondoren, zikloa berriro hasiko da, horien azalerako ura lurrindu eta atmosferan hodei itxuran pilatzen denean.



2007-10-29

URAREN EZAUGARRIAK

1. UR BOLUMENA

Ura gure planetan likido ( ura ), solido ( izotza), eta gas egoeran (ur lurruna) aurki dezakegu. Uraren tenperatura jeisten badugu ura likido egoeratik solido egoerara igarotzen da, hots, ur likidotik izotzera igarotzen da. Baina beste substantziak ez bezala, izotzaren bolumena handiagoa da. Normalean, substantzi baten bolumena handiagoa da zenbat eta bere tenperatura handiagoa izan. Salbuespena ura da. Uraren kasuan izotzak bolumen handiagoa baitauka ur likidoak baino.

2. UR-PRESIOA.

Urak presioa (indarra ) egiten du. Itxasoan urpekariek uraren presioa jasaten dute beraiengan. Zenbat eta hondorago joan ur kantitate gehiago izaten dute urpekariek beraien gainean, ondorioz jasaten duten presioa handiagoa da. Beraz, zenbat eta hondorago uraren presioa handiagoa izango da.

3. DISOLBAGARRITASUNA.

Ura oso disolbatzaile ona da, ura disolbatzaile unibertsaltzat hartzen da. Substantzia gehienak uretan disolbatu egiten dira. Uraren ezaugarri hau oso garrantzitsua da, izan ere, urak gure gorputzean garraiatzaile funtzioa betetzen baitu eta bitaminak, gatz mineralak... uretan disolbaturik garraiatzen dira gorputz osoan zehar.

4. OSMOSIA.

Osmosia ur-molekulen mugimenduan oinarritzen da. Ur-molekulak kontzentrazio txikiko ingurunetik kontzentrazio handiko ingurunera igarotzen dira, izan ere urak bi inguruneko kontzentrazioak berdintzeko joera dauka.

5. GAINAZAL TENTSIOA.

Fisikan, likido baten gainazalak, geruza fin eta elastiko bezala jokatzen duenean gainazal tentsioa duela esaten da.
Uraren ezaugarri honi esker gure ibaietan bizi diren zapatariek (Hydrometra stagnorum) ur gainean oinez egin dezakete hondoratu gabe.



6. DENTSITATEA.

Uraren dentsitatea 1 g/cm3 da. Baina urari gatza bota ezkero bere dentsitatea handitu egiten da, ondorioz errezagoa da bertan flotatzea.

2007-10-18

UR KONTSUMOA PERTSONAKO


Hona hemen gure eguneroko bizitzan kontsumitzen dugun ur kantitatea.
Ausartzen al zara kalkulatzen zenbat ur litro kontsumitzen dituzun egunero?

1. Komuna: 10 litro
2. Bainua: 100- 150 litro
3. Dutxa: 40-60 litro
4. Haginak garbitu: 5 litro ( txorrota zabalik utzita)
1 litro (txorrota itxita)
5. Eskuak garbitu: 1 litro
6. Garbigailua: 200 litro
7. Plater garbigailua: 200 litro
8. Harrikoa eskuz egin: 10 litro pertsonako
9. Janaria prestatzeko/ garbitzeko: 1 litro pertsonako

Konparatu zure emaitza munduko beste herrialdeetako kontsumoarekin.
Eguneko eta pertsonako ur kontsumoaren batasbestekoak:
A.E.B: 300 litro
Espanian: 250 litro
Inglaterra: 175 litro
Bangladesh: 45 litro
India: 25 litro
Madagaskar: 5 litro

Zer egin dezakezu zu zeuk eguneroko ur kontsumoa jeisteko?