2007-10-30

URAREN ZIKLOA



Urak naturan likido-, solido- edo gas-egoeran egiten duen zirkulazio-bide itxia, hau da, lurrintzea (lurretik, itsasotik, aintziretatik edo ibaietatik), transpirazioz lurrintzea (izaki bizidunetatik), kondentsatzea (hodeiak eratuz), prezipitatzea (euri, elur, txingor, etab. gisa), itsasoan, lur gainean (ibai, aintzira, elurtegi eta glaziarretan) edo lurpean metatu edo ibiltzea.Uraren zikloa atmosferako ur lurrina kondentsatu eta prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra, etab.) sortzean hasten da. Ur horretatik, lehenengo zatia landareek, eraikuntzek eta abarrek hartzen dute, uraren zikloa atmosferako ur lurrina kondentsatu eta prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra, etab.) sortzean hasten da. Beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke; hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela, lurpeko korronteetara edo metaketetara eta horiek atmosferara itzultzen dute, lurrin bihurtuta; beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke; hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela, lurpeko korronteetara edo metaketetara igarotzen da, eta bertatik, zatirik handiena azalerara itzuliko da iturburuen bidez); azken zatiak azaleran zirkulatuko du, ubideetan zehar. Urak ozeanoetan isuri ondoren, zikloa berriro hasiko da, horien azalerako ura lurrindu eta atmosferan hodei itxuran pilatzen denean.



2007-10-29

URAREN EZAUGARRIAK

1. UR BOLUMENA

Ura gure planetan likido ( ura ), solido ( izotza), eta gas egoeran (ur lurruna) aurki dezakegu. Uraren tenperatura jeisten badugu ura likido egoeratik solido egoerara igarotzen da, hots, ur likidotik izotzera igarotzen da. Baina beste substantziak ez bezala, izotzaren bolumena handiagoa da. Normalean, substantzi baten bolumena handiagoa da zenbat eta bere tenperatura handiagoa izan. Salbuespena ura da. Uraren kasuan izotzak bolumen handiagoa baitauka ur likidoak baino.

2. UR-PRESIOA.

Urak presioa (indarra ) egiten du. Itxasoan urpekariek uraren presioa jasaten dute beraiengan. Zenbat eta hondorago joan ur kantitate gehiago izaten dute urpekariek beraien gainean, ondorioz jasaten duten presioa handiagoa da. Beraz, zenbat eta hondorago uraren presioa handiagoa izango da.

3. DISOLBAGARRITASUNA.

Ura oso disolbatzaile ona da, ura disolbatzaile unibertsaltzat hartzen da. Substantzia gehienak uretan disolbatu egiten dira. Uraren ezaugarri hau oso garrantzitsua da, izan ere, urak gure gorputzean garraiatzaile funtzioa betetzen baitu eta bitaminak, gatz mineralak... uretan disolbaturik garraiatzen dira gorputz osoan zehar.

4. OSMOSIA.

Osmosia ur-molekulen mugimenduan oinarritzen da. Ur-molekulak kontzentrazio txikiko ingurunetik kontzentrazio handiko ingurunera igarotzen dira, izan ere urak bi inguruneko kontzentrazioak berdintzeko joera dauka.

5. GAINAZAL TENTSIOA.

Fisikan, likido baten gainazalak, geruza fin eta elastiko bezala jokatzen duenean gainazal tentsioa duela esaten da.
Uraren ezaugarri honi esker gure ibaietan bizi diren zapatariek (Hydrometra stagnorum) ur gainean oinez egin dezakete hondoratu gabe.



6. DENTSITATEA.

Uraren dentsitatea 1 g/cm3 da. Baina urari gatza bota ezkero bere dentsitatea handitu egiten da, ondorioz errezagoa da bertan flotatzea.

2007-10-18

UR KONTSUMOA PERTSONAKO


Hona hemen gure eguneroko bizitzan kontsumitzen dugun ur kantitatea.
Ausartzen al zara kalkulatzen zenbat ur litro kontsumitzen dituzun egunero?

1. Komuna: 10 litro
2. Bainua: 100- 150 litro
3. Dutxa: 40-60 litro
4. Haginak garbitu: 5 litro ( txorrota zabalik utzita)
1 litro (txorrota itxita)
5. Eskuak garbitu: 1 litro
6. Garbigailua: 200 litro
7. Plater garbigailua: 200 litro
8. Harrikoa eskuz egin: 10 litro pertsonako
9. Janaria prestatzeko/ garbitzeko: 1 litro pertsonako

Konparatu zure emaitza munduko beste herrialdeetako kontsumoarekin.
Eguneko eta pertsonako ur kontsumoaren batasbestekoak:
A.E.B: 300 litro
Espanian: 250 litro
Inglaterra: 175 litro
Bangladesh: 45 litro
India: 25 litro
Madagaskar: 5 litro

Zer egin dezakezu zu zeuk eguneroko ur kontsumoa jeisteko?