2007-10-29

URAREN EZAUGARRIAK

1. UR BOLUMENA

Ura gure planetan likido ( ura ), solido ( izotza), eta gas egoeran (ur lurruna) aurki dezakegu. Uraren tenperatura jeisten badugu ura likido egoeratik solido egoerara igarotzen da, hots, ur likidotik izotzera igarotzen da. Baina beste substantziak ez bezala, izotzaren bolumena handiagoa da. Normalean, substantzi baten bolumena handiagoa da zenbat eta bere tenperatura handiagoa izan. Salbuespena ura da. Uraren kasuan izotzak bolumen handiagoa baitauka ur likidoak baino.

2. UR-PRESIOA.

Urak presioa (indarra ) egiten du. Itxasoan urpekariek uraren presioa jasaten dute beraiengan. Zenbat eta hondorago joan ur kantitate gehiago izaten dute urpekariek beraien gainean, ondorioz jasaten duten presioa handiagoa da. Beraz, zenbat eta hondorago uraren presioa handiagoa izango da.

3. DISOLBAGARRITASUNA.

Ura oso disolbatzaile ona da, ura disolbatzaile unibertsaltzat hartzen da. Substantzia gehienak uretan disolbatu egiten dira. Uraren ezaugarri hau oso garrantzitsua da, izan ere, urak gure gorputzean garraiatzaile funtzioa betetzen baitu eta bitaminak, gatz mineralak... uretan disolbaturik garraiatzen dira gorputz osoan zehar.

4. OSMOSIA.

Osmosia ur-molekulen mugimenduan oinarritzen da. Ur-molekulak kontzentrazio txikiko ingurunetik kontzentrazio handiko ingurunera igarotzen dira, izan ere urak bi inguruneko kontzentrazioak berdintzeko joera dauka.

5. GAINAZAL TENTSIOA.

Fisikan, likido baten gainazalak, geruza fin eta elastiko bezala jokatzen duenean gainazal tentsioa duela esaten da.
Uraren ezaugarri honi esker gure ibaietan bizi diren zapatariek (Hydrometra stagnorum) ur gainean oinez egin dezakete hondoratu gabe.



6. DENTSITATEA.

Uraren dentsitatea 1 g/cm3 da. Baina urari gatza bota ezkero bere dentsitatea handitu egiten da, ondorioz errezagoa da bertan flotatzea.